XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bortz urthe...
Airea: Lili bat
Bortz urthe gaur ginela ametsetan ari,
Eskual-ilhuntze batez gainetan kantari...
Bortz urthe gaur ginela elgarrekin ari,
Maitez beha ta beha Eskual-Herriari.

Aiten itsas-odolak biak bat eginak,
Ai, Haltsu gain hartako gure irrintzinak!
Bainan nor da chutitu, salbu mendi-gainak?
Guziak lo baitzauzkan kaskoinzale minak.

Orduan zuk eta nik zin egin ginuen
Herria ez uzteko bere nahiz hiltzen;
Eta Jainko-mendirat ni sutan joan nintzen
Oro dabilzkan Hura gu alde dadien.

Zu aldiz, nola dagon tirainer harroka,
Egon zare zelaian gaitzari gogorka.
Zu egon zare, nola tirainer harroka,
Kanpotar ausarteri irri-karkailaka!.

Jautsi naiz atzo eta... preso omen zaude.
Bai, eskualdun bihotzak piztuko dirade
Badirenaz geroztik, preso ala fraide,
Pairatzen dakitenak Herriaren alde.

IRATZEDER